Pedro Laín Entralgo

Pedro Laín Entralgo (Urrea de Gaén, Teruel, 1908ko otsailaren 15a - Madril, 2001eko ekainaren 5a) espainiar sendagile eta idazlea izan zen.

Medikuntzan doktore, medikuntzaren historiako katedradun eta errektore izan zen Madrilgo Unibertsitatean. Medikuntzako arazoak ez ezik, José Ortega y Gasset eta Xabier Zubiriren eraginpean antropologia filosofikoa ere landu zuen Laín Entralgok. Haren idazlan ugariren artean nabarmenak dira: ''Medicina e Historia'' (1941, ''Medikuntza eta Historia''); ''Sobre la cultura española'' (1942, ''Espainiako kulturaz''); ''Las generaciones en la historia'' (1945, ''Belaunaldiak historian zehar''); ''España como problema'' (1949, ''Espainia arazo gisa''); ''La espera y la esperanza'' (1957, ''Itxaronaldia eta itxaropena''); ''Teoria y realidad del otro'' (1961, ''Besteari buruzko teoria eta errealitatea''); ''La relación médico-enfermo, historia y teoría'' (1964, ''Medikuaren eta gaixoaren arteko harremanak. Historia eta teoria''); ''Descargo de conciencia'' (1976, ''Kontzientzia garbiketa'') autobiografikoa; ''Antropología de la esperanza'' (1984, ''Itxaropenaren antropologia'') eta ''Cuerpo y alma'' (1991, ''Gorputz eta arima''). Espainiako Medikuntza- eta Hizkuntza-akademietako kidea izan zen, eta azken horretako zuzendari izan zen 1982-1988 bitartean. Sari asko irabazi zituen, besteak beste, Komunikazio eta Humanitateetako Asturiasko Printzea saria 1989an. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 1 emaitzak -- 1 bilaketa honetara 'Laín Entralgo, Pedro', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali